2008/12/28

Ikusitako guztia Asertibitatera garamatza



Orain arte Manuel Segurak proposatzen duena ikusi eta landu izan dugu. hainbat gauza esan daiteke oraindik ere, baina ez genuke denbora izango geroago datorren gaiak jorratzeko. Gai horien artean sarrera honetan landuko duguna daukagu: ASERTIBITATEA.

Gai honen inguruan artikulu eta ikerketa asko daude, baina kasu honetan guk nahi duguna, kontzeptu honen ezaugarri nagusiak eta nondik norakoak ezagutzea denez, ez gara gaian asko murgilduko.

Hurrengo irudi honetan, modu grafikoan ikusi dezakegu zer den asertibitatea eta zer bilatzen dugun horrekin:


PASIBITATEA --------------> ASERTIBITATEA ----------------> AGRESIBITATEA


Honekin zera adierazi nahi dugu, arazo baten aurrean edo egoera baten aurrean gaudenean, ematen dugun erantzuna hiru mota nagusi hauetako bat izan daitekeela. Erantzun agresibo bat eman dezakegu edo aldiz, erantzunik eman ez (erantzun pasiboa) . Baina bi hauek ez dira egokiak. Lehenengoarekin beste pertsonaren eskubideak apurtuko ditugu ziurrenik eta bigarrenarekin gureak. Beraz, erantzun egokia erantzun orekatu bat izango da, aurreko sarrera batean esan genuen bezala justua eta eraginkorra izango dena. Kasu honetan nire eskubideak ezta beste pertsonarenak apurtzen ez dituen erantzuna.
Nola deitzen diogu erantzun mota honi? Edo hobeto esanda izateko era honi?
ASERTIBO IZATEA. Eta asertiboa den pertsona batek ezaugarri konkretu batzuk izango ditu.
Askotan, asertibitatea lanaren munduarekin lotzen da, mundu honetan arazo asko sortzen direlako normalean. Horregatik kontuz ibili behar gara informazioa bilatzen dugunean, gehienetan kontzeptu hau lanarekin erlazionatuta agertuko zaigulako. Baina guk saiatuko gara gai hau gure gunera hurbiltzen, hezkuntza mundura ekartzen eta adibide konkretuak ikusten saiatuko gara.

1 comentario:

Laura dijo...

Blog hau intresgaria iruditzwen zait eta gainea presentazioaren aldetik oso ondo antolatuta dago eta ondorioz irakurlearentzat erraza da informazioa aurkitzea et aberaz oso lagungarria izan daiteke. Gainera post hau bereziki guztatu zit asertibitatearen kontzeptua ez nuelako oso garbi eta testu motza batekin primeran ulertzen da, ondorioz irakulea ez da aspertuko eta blogaren bestelako elementuak begiratzera animatuko da.
Beste aldetik egiten dituen hiperlinkak ondo dakorkigu ideia globalago bat nahi badugu.