Mostrando entradas con la etiqueta manuel segura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta manuel segura. Mostrar todas las entradas

2008/12/28

Manuel Segura Bilbon


Gaur bertan ikusi izan dut Manuel Segurak seminario bat emango duela hemen jorratzen ari garen gaiaren inguruan. Bilbon izango da, Artxandape ikastolan hain zuzen ere. Informazio osoa HEZKUNTZA ILDO BERRIAK FUNDAZIOAK eskaintzen du bere web orrialdean.

2008/11/10

Manuel Segura-ren lana ikaragarria



Blogaren lehenengo sarreran komentatu izan nuen bezala, Manuel Segurak egindako lanatik abiatzea gustatuko litzaidake.Lehenik eta behin, Manuel Segura nor den jakitea komenigarria ikusten dut, eta batez ere bere lana zein den ezagutzea.

Manuel Segura Granadan jaio izan zen Jesuita bat da, eta batez ere psikologia eta pedagogiaren munduan lan egin izan du.Orain dela hilabete batzuk, ordu betez entzuteko ohorea izan nuen, eta benetan bere konferentziaz goxatu izan nuela. Berak idatzitako liburu baten aurkezpen txikia egin zuen inteligentzia interpertsonalari buruz aritzeko. Bere hitzaldia hainbat puntutan banatu zuen, eta puntu horiek jarraituko ditut nik blog honetan. Ez dizuet bakarrik kontatuko berak esandakoa, baizik etapuntu horietaz nik ikertu ahal izan dudana ere. Egia esanda, nahiko ikertu izan da honetaz, baina hainbat helbururekin eta hainbat emaitza lortuz, Beraz, niri interesgarria iruditu zaidan abiapuntua eta norabidea hartuz, espero dut ere zuek gizon honek ikertutakoaz goxatzea eta asko ikastea.

Hurrengo sarreratik aurrera, gaian guztiz murgilduko gara, eta puntuz puntu ikusiko dugu dena.

Hori baino lehenago, komentatzea ere, manuel Seguraren ikerketaren laburpena liburu batean argitaratuta dagoela (Enseñar a convivir no es tan dificil) baina nire ustez hemen idatziko dugunarekin askoz ere gehiago ikasiko dugu.