2008/12/28

Ikusitako guztia Asertibitatera garamatza



Orain arte Manuel Segurak proposatzen duena ikusi eta landu izan dugu. hainbat gauza esan daiteke oraindik ere, baina ez genuke denbora izango geroago datorren gaiak jorratzeko. Gai horien artean sarrera honetan landuko duguna daukagu: ASERTIBITATEA.

Gai honen inguruan artikulu eta ikerketa asko daude, baina kasu honetan guk nahi duguna, kontzeptu honen ezaugarri nagusiak eta nondik norakoak ezagutzea denez, ez gara gaian asko murgilduko.

Hurrengo irudi honetan, modu grafikoan ikusi dezakegu zer den asertibitatea eta zer bilatzen dugun horrekin:


PASIBITATEA --------------> ASERTIBITATEA ----------------> AGRESIBITATEA


Honekin zera adierazi nahi dugu, arazo baten aurrean edo egoera baten aurrean gaudenean, ematen dugun erantzuna hiru mota nagusi hauetako bat izan daitekeela. Erantzun agresibo bat eman dezakegu edo aldiz, erantzunik eman ez (erantzun pasiboa) . Baina bi hauek ez dira egokiak. Lehenengoarekin beste pertsonaren eskubideak apurtuko ditugu ziurrenik eta bigarrenarekin gureak. Beraz, erantzun egokia erantzun orekatu bat izango da, aurreko sarrera batean esan genuen bezala justua eta eraginkorra izango dena. Kasu honetan nire eskubideak ezta beste pertsonarenak apurtzen ez dituen erantzuna.
Nola deitzen diogu erantzun mota honi? Edo hobeto esanda izateko era honi?
ASERTIBO IZATEA. Eta asertiboa den pertsona batek ezaugarri konkretu batzuk izango ditu.
Askotan, asertibitatea lanaren munduarekin lotzen da, mundu honetan arazo asko sortzen direlako normalean. Horregatik kontuz ibili behar gara informazioa bilatzen dugunean, gehienetan kontzeptu hau lanarekin erlazionatuta agertuko zaigulako. Baina guk saiatuko gara gai hau gure gunera hurbiltzen, hezkuntza mundura ekartzen eta adibide konkretuak ikusten saiatuko gara.

Manuel Segura Bilbon


Gaur bertan ikusi izan dut Manuel Segurak seminario bat emango duela hemen jorratzen ari garen gaiaren inguruan. Bilbon izango da, Artxandape ikastolan hain zuzen ere. Informazio osoa HEZKUNTZA ILDO BERRIAK FUNDAZIOAK eskaintzen du bere web orrialdean.

Pentsamendu motekin amaitzeko

Aurreko sarrera irakurrita, ikusi izan dut nahiko luze egiten ari zela pentsamenduen azalpen hau. Eta interneten kuxkuxeatzen nenbilela, bideo oso interesgarri bat aurkitu nuen. Bideoan Manuel Segura bera agertzen da Leioako Campusean emandako elkarrizketa batean. Bideo honetanbost pentsamenduak guztiz azalduta agertzen dira eta gainera kasu praktiko asko ematen ditu. Arazo bat dago, nahiko luzea dela eta ezinezkoa dela niretzat bideoa zatitzea. nahiz eta luzea izan interesgarria da bere ahotik entzutea asko ikasten delako eta oso azkar egiten delako bideoa entzutea. Hitzaldi honen antzeko bat entzutean maitemindu nintzen nik autore honen teoriaz eta ematen zituen alternatibaz.

HONA HEMEN BIDEOAREN HELBIDEA.

Benetan merezi duela ikusteak.

2008/12/07

Bost pentsamendu motak hobetzen

Sarrera honetan, aurrekoari jarraitasuna emateko, manuel Segurak proposatzen dituen bost pentsamendu mota horiek hobeto definitzen saiatuko gara. Eta gainera, pentsamendu bakoitza hobetzeko eman ditzakegun hurratsak ere zehazten saiatuko gara.

1. Pentsamendu kausala: pentsamendu hau garatzea ez da erraza, garapen jakin bat behar delako arazo baten kausak zeintzuk diren azaltzeko. Umeekin gertatzen zaigu, askotan patioan borroka bat izan dutela, eta eskatzen diegunean zer gertatu den eta zergatik gertatu den azaltzeko mila gauza esaten dituztela. Mila gauza ezberdin eta zentzurik gabekoak. Beraz, guk lagundu beharko diegu pentsamendu hau garatzen, eta oso modu erraz bat erabili dezakegu horretarako. Guk arazo bat planteatuko diegu, haientzat erreala ez den arazo bat eta haiek arazo horretara heltzeko egon diren kausa ezberdinak azaltzen saiatu beharko dira.

Adibidez: Denda batera gizon bat sartzen da, eta dendaria gizon hori ikustean oihukatzen hasten da. Zergatik hasi da oihuka? Ikasleak kausak asmatzen hasiko dira: aurpegian odola daukalako, uste zuelako gizon hori hilda zegoela, orain dela denbora asko ikusten ez zuelako... Mila kausa emango dizkigute, umeak oso imajinazio handia daukatelako. gero, guk irakasle moduan haiek esandako bat pentsatuko dugu, ikasleek galderak egingo dituzte, eta guk bakarrik "bai" edo "ez" erantzuten, haiek asmatu beharko dute zein zen benetazko kausa.

Honela ikasleek ikasiko dute arazo baten kausa ez dela beti haiek uste dutena, kausak objetiboak direla, informazioa batu behar dugula benetako kausa zein den jakiteko.

2. Pentsamendu alternatiboa: pentsamendu mota hau pentsamendu kausala baino lehenago garatu beharra dago. Ezinbestekoa da arazo batentzako kausa ezbebrdinak egon daitezkela ikusteko. Baina ezinbestekoa da ere, arazo horren aurrean hartu ditzakegun erabakiak ezberdinak izan daitezkela ikusteko. Azkenengo hau da garrantzizkoena. pentsamendu hau garatzeko ariketa bat planteatuko dugu ere.

Adibidez: kasu hau planteatu ahal diegu umeei:
"Errepidetik goaz kotxean, eta ikusten dugu beste kotxe bat istripu bat izan duela eta errepidetik kanpo geratu dela" Zer egin dezaket nik? 112-era deitu, kotxe barruan dauden pertsonei lagundu, kasurik ez egin... Umeek hainbat erantzun emango dituzte, baina garrantzitsuena orain dator. Orain erantzunik egokiena aukeratu behar dute: JUSTUA ETA ERAGINKORRA dena.

Honetaz konturatu behar dira ikaseek. Hainbat gauza egin ahal ditugula arazo baten aurrean, baina erantzun guztiak ez direla justuak ezta eraginkorrak. Aukeratzen duguna erabilgarria izan behar da eta aldi berean eta gainera justua izan behar denez, pertsonen eskubideak apurtzen ez dituen erantzun bat izan behar da.

Hauek dira ikasleek barneratu behar dituzten lehenengo bi pentsamenduak, eta hurrengo sarrera batean jarraituko dugu besteekin. Eta gainera, kasu praktiko bat ikusiko dugu.


Manuel Segurak beste liburu batzuk idatzi oian ditu bere teoriak hezkuntzan duen aplikagarritasuna zehaztuz, ariketa jakin batzuk proposatzen dizkigu. Gure kasuan, Lehen Hezkuntzako irakasleak izango garenontzako, liburu bat idatzia du: "Relacionarnos bien. Programa de competencia social para niños y niñas de 4 a 12 años"

Arazoak konpontzeko pentsatzen jakin behar da

Gaian murgiltzen hasteko, zera esan beharra dago: ADIMEN INTERPERTSONAL ON BAT IZAN NAHI DUEN PERTSONA BATEN HELBURU NAGUSIA ARAZOEN EBAZPEN EGOKIA IZANGO DELA.

Eta galdetuko duzue ea zergatik helburu hau. Ba oso erantzun erraza daukat emateko. Eguneroko bizitzan, pertsonen elkarrekintzan, hainbat arazo sortzen dira, bi lagun haserretzen dira, amak zerbait eskatzen dizu eta ez dakizu zer egin… eguneroko bizitza arazoz betea dago, eta irakaskuntzaz ari bagara are arazo gehiago. Batzuetan arazo oso sinpleak dira eta berehala aurkitzen diegu soluzioa. Baina beste kasu batzuetan gauzak ez dira hain errazak eta soluzioak ez dira hain erraz etortzen.

Beraz, honekin ondorio honetara heltzen gara, inteligentea izateagatik, ez ditugu arazoak zuzenean ondo konponduko, inteligente izatea lehen esan dugun bezala hainbat faktore osatzen dutelako. Eta interneten kuxkuxeatzen ari nintzela, artikulu interesante bat aurkitu nuen eta zuekin konpartitzea gustatuko litzaidake:“SER INTELIGENTE NO SIGNIFICA SABER PENSAR” Edward De Bonok idatzitakoa.

Autore honek, Manuel Segura bezala, pentsamenduaren inguruan hainbat ikerketa egin izan ditu, eta bere ikerketa hauek oso baliagarriak izan dira hezkuntza munduan aplikatzeko.Baina de Bono-ren ikerketak alde batera utzita, gure gaiarekin jarraituko dugu. lehen esan dugun bezala, arazoak konpontzeko beharrezkoa da pentsatzen jakitea eta ez soilik inteligentea izatea. beraz, pentsatzen jakite honi Manuel Segurak azalpen oso polita eta sinplea ematen dio. Arazoak konpontzeko bost pentsamendu mota izatea beharrezkoa da, eta bostak garatuta izatea gainera:

  • Pentsamendu kausala: gure aurrean dugun arazoaren diagnostikoa egitean datza. Zer gertatzen da?

  • Pentsamendu alternatiboa: gure arazoari aurre egiteko zein soluzio mota daukagun pentsatzean datza. Zer egin dezaket?

  • Kontzekuentziazko pentsamendua: Gure soluzioek sortu ditzaketen kontzekuentziak imajinatzean datza. Zer gertatu daiteke hori egiten badut?

  • Perspektibazko pentsamendua: arazoan murgilduta dagoen beste pertsonaren lekutik arazoa analizatzean datza. Zer uste izango du beste pertsona? Zergatik egin du hori?

  • "Pensamiento medios-fin": zer lortu nahi dugun eta nola lortu nahi dugun argi eukitzean datza. hau da, helburuak argi izatea eta horiek lortzeko zein prozesua erabili behar dugun jakitea. Zer lortu nahi dut eta nola?

Pentsamendu mota hauek, beharrezkoak direla arazoak konpontzeko oso barneratuta daukate mundu mailako autore askok. Haien artean, aipatu Robert R. Ross aipatu dezakegu.

Teoria oso polita da, baina honekin zer? Gure helburua bost pentsamendu hauek gure ikasleengan garatzea izango da, haien bizitzan sortzen diren arazoak modu onean konpontzen jakin dezaten. Baina gaur hemen geratuko gara, hurrengo sarrera batean ikusiko dugu zer nolako aplikapena daukan honek hezkuntza munduan.