2009/02/06

Kaixo lagunok!

Azterketak amaitu dira eta laster praktikekin hasiko gara.
Gure blog guztietan kontatutakoa praktikan jarri beharko dugu, ez ahaztu gure lana garrantzi handikoa dela!



Ondo ibili!

2009/01/13

Hauxe izan da lauhileko honetan zehar, emozioei eta erlazioei buruz kontatu izan dudan guztia, baina honen inguruan gauza asko berri ikasiko ditudala argi daukat, batez ere bigarren lauhileko honetan burutuko dugun Practicumean.

Beraz, espero dut laster gehiago idaztea (aste batzuk barru azterketak datuz eta!)

Espero dut zuek asko ikasi izatea nik hau egiten ikasi dudan bezala!


Ikusiarte eta ikasten ari zaretenoi zorte on!

2009/01/10

EMOZIOZKO ADIMENA

Aurreko sarreretan asertibitaeari buruz dakidan guztia adierazi izan dut, baina hurrengo sarrera hauetan, aurreko gaiarekin erlazio handia duen beste gai bat jorretuko dut: EMOZIOEN GARRANTZIA.

Lehenik eta behin, zer dira emozioak? Zergatik sentitzen ditugu? Galdera hauei erantzuna emateko, artikulu interesgarri bat aurkitu izan dut, non emozioak zer diren azaltzen digun eta emozio motak sailkatzen dituen. Hauxe da artikuluaren jatorria.

Aurreko sarreretan kontatutakoa eta gai berria lotzeko honelako eskema hau aurkeztuko dizuet:

Eskema youtuben dagoen bideo batetik aterata dago:
http://es.youtube.com/watch?v=3xbpTd8PmRI

Aurretik ikusi izan genuen adimen intrapertsonala eta adimen interpertsonala zer ziren eta nolako garrantzia zeukan batez ere bigarren honek gaitasun sozialak garatzeko, hau da, gure ikasleek haien artean harreman onak izateko. Beraz, EMOZIOZKO ADIMENAK erlazio zuzena dauka bi adimen mota hauekin eta kontuz ibili beharko gara adimen mota hauek gure ikasleekin garatzean. Kontuan izan behar dugu emozioek duten garrantzia, eta horretaz mintzatuko gara orain.

Emoziozko adimenari buruzko ikerketarik sakonena Daniel Goleman-ek egin zuen eta hainbat liburu idatzi zituen horren inguruan.

Emozionalki inteligenteak izatea da gure helburua, baina zer lortu behar dugu? Zer nolako ezaugarriak izan behar ditu emozionalki inteligente den pertsona batek?
Oso ondo adierazten digu eitblogs.com. Blog batean Rovira F. (1998) idatzitako artikulu baten laburpena egiten da:

2009/01/08

Argazki polita

Gaur flickr-en sartzean, argazki polit bat topatu izan dut. Oso mezu polita dauka bere baitan eta gure blogean adierazi izan ditugun hainbat gauza laburtzen ditu.

Gustatuko litzaidake hemen bertan jartzea baina dakizuenez web honetatik ezin dira argazkiak kopiatu. Horregatik gustatuko litzaidake zuek web horretan sartzea, "ASERTIVIDAD" hitza jartzea eta lehenengo orrian agertzen den argazki bat begiratzea. Aurpegia margoztuta duen pertsona bat agertzen da fondo beltz baten gainean. Argazkiak duen mezua hurrengoa da:

"NO ES LO QUE DICES, SINO COMO LO DICES.
LA ASERTIVIDAD TE DA LA CAPACIDAD PARA EXPRESAR TUS SENTIMIENTOS, IDEAS Y OPINIONES DE MANERA LIBRE, CLARA Y SENDILLA, EN EL MOMENTO JUSTO Y A LA PERSONA INDICADA, SIN OFENDER A LOS DEMÁS."

2009/01/07

Baina nola lantzen dugu hau klasean?

Sarrera honetan, ikasleekin aplikatzeko eta gaitasun sozialak garatzeko hainbat egoera planteatuko ditut. Egoera hauek ez dira bakarrak, eta seguruenik ez dira baliagarriak izango ikasle talde guztientzako, gaur egungo ikasleen aniztasuna dela eta.

askotan, klasean aurreko egunean emandako egoera askoz era baliagarriagoa izango da aurreko metodoa aplikatzeko. Baina gure kasuan ikasle talde konkreturik ez daikagunez, egoera hauek planteatuko ditugu:

1. EZETZ ESATEA: Zer gertatzen zaie umeei beste ume batek mesede bat eskatzen dionean? zein erantzun mota ematen ohi dute? Pasiboak izan ahal dira, hau da, beti esango dute baietz kapazak ez direlako ezetz esateko; edo agresiboak izango dira, modu txarrean erantzungo diote ezetz nahiz eta mesedea oso sinplea izan.

Beraz, ikasleei ezetz esaten irakatsi beharko diegu. Helduoi askotan kostatzen ezetz esatea bazaigu, kontuan izan behar dugu ume bati zenbat kostatuko zaion honetaz konturatzea eta ondo egiten ikastea.

Horregatik, haiekin adibide hau jarri genezake: klaseko alferra gaur goizean bere etxeko lanak egitea eskatu dizu. Nola esango diozu ezetz? (metodoaren lehenengo pausoa)

Zein dira hiru erantzun motak?: baietz esaten diot nahiz eta niretzat ona ez izan (erantzun pasiboa), ezetz esaten diot modu txarrean, pertsona hori errespetatu barik (erantzun agresiboa) edo azaltzen diot hori ez dagoela ondo, ezin dudala hori egin gero irakaslea konturatuko delako eta biak zigortuko gaituelako (erantzun asertiboa) (metodoaren bigarren pausua)

Denon artean eztabaidatuko dugu zein den erantzunik hoberena egoera honentzako. Seguruenik asertiboa aukeratuko dute eta horren antzezpena egin beharko dute. Ume bat ikasle alferraren papera egingo du eta bestea ikasle zintzoarena. (metodoaren hirugarren pausoa)

Eta azkenik, denok dakigu umeak antzezpenean ez dutela ondo egingo, beharbada guk aukeratutako esaldia esango dute baina erabilitako ahotsaren tonua, espresioa... ez dira onak izango eta nahiz eta erantzun asertibo bat lortu nahi tonu agresibo batean esaten egongo dira. Hori ekiditeko, irakasleak kritika konstruktibo batzuk egingo ditu, ikasleek bere gaitasun sozialak hobetu ditzaten. (metodoaren laugarren pausoa)

Adibide hau ikusi ondoren zer iruditzen zaizue? erabilgarria da klasean metodo mota hau?

Zer egingo zenukete beste gaitasin sozial hauekin?

- mesede bat eskatzea
- entzuten jakitea
- kexa bat jartzea
- barkamena eskatzea....

Azkenengo hau oso interesgarria da ikasleekin lantzeko, askotan kostatzen zaielako ikustea haiek dutela errua eta barkamena eskatu behar dutela egin dutenagatik.

Hemendik aurrera, animatzen zaituztet horrelako ariketak egiten. Benetan erabilgarriak izaten dira eskoletan egiteko eta ikasleek asko ikasten dute, batez ere haiek bizitako egoerak aukeratzen baditugu.

2009/01/03

Gaitasun Sozialak garatzeko metodoa

Beraz, aurretiaz komentatutako guztia batuz, gure helburua hauxe izango da:

GURE KLASEETAN IKASLE ASERTIBOAK EDUKITZEA.(gure ikasleek beti aukeratuko dute justuena eta efikazena dena)

Asertiboak izateko, haiekin gaitasun sozialak praktikatu eta landu beharko ditugu. Lehenago esan genuen bezala, ez da batere erraza erantzun asertibo bat izatea askotan pasibitatera edota agresibitatera jotzen dugulako. Beraz, ikasleentzako askoz ere zailagoa izango da. Horregatik, metodo konkretu bat aurkeztuko dizuet ikasleekin gaitasun sozialak lantzeko.

METODOAREN PAUSOAK:

1. Egoera erreal edo fantastiko bat aukeratzen dugu (barkamena eskatu, ezetza esan...)Geroago ikusiko dugu egoera hauen zenbait adibide.

2. Denon artean aukeratzen dugu nolakoak izango litzateke hiru erantzun motak: pasiboa, agresiboa eta asertiboa.

3."Role playing" egiten dugu, hau da, egoeraren antzezpena.

4. Pertsona nagusia kritika konstruktibo bat egingo dio haurrari.

Interneten, informazio asko dago gai honen inguruan, metodo asko proposatzen dira asertibitatera heltzeko, baina gehienetan helduentzako bideratuta egoten dira. Nahiz eta gure ikasleentzako hain erabilgarriak ez izan, interesgarria iruditzen zait zuek ezagutzea. Helduentzako metodo baten adibidea.