2009/01/08

Argazki polita

Gaur flickr-en sartzean, argazki polit bat topatu izan dut. Oso mezu polita dauka bere baitan eta gure blogean adierazi izan ditugun hainbat gauza laburtzen ditu.

Gustatuko litzaidake hemen bertan jartzea baina dakizuenez web honetatik ezin dira argazkiak kopiatu. Horregatik gustatuko litzaidake zuek web horretan sartzea, "ASERTIVIDAD" hitza jartzea eta lehenengo orrian agertzen den argazki bat begiratzea. Aurpegia margoztuta duen pertsona bat agertzen da fondo beltz baten gainean. Argazkiak duen mezua hurrengoa da:

"NO ES LO QUE DICES, SINO COMO LO DICES.
LA ASERTIVIDAD TE DA LA CAPACIDAD PARA EXPRESAR TUS SENTIMIENTOS, IDEAS Y OPINIONES DE MANERA LIBRE, CLARA Y SENDILLA, EN EL MOMENTO JUSTO Y A LA PERSONA INDICADA, SIN OFENDER A LOS DEMÁS."

1 comentario:

Ainhoa dijo...

Kaixo Jone:
Bi gauza esan nahi dizkizut. Argazkia nahiko esanguratsua da, zenbait gauza azaltzen dituela, beraz, ados nago egiten duzun baieztapen horrekin. Bestetik, esan behar dut ez nekiela zer zen ASERTIVIDAD hitza, baina sentimenduak adierazteko erarik zabalena dela ulertu dut.
Oso gai ona!