Aurreko sarreretan asertibitaeari buruz dakidan guztia adierazi izan dut, baina hurrengo sarrera hauetan, aurreko gaiarekin erlazio handia duen beste gai bat jorretuko dut: EMOZIOEN GARRANTZIA.
Lehenik eta behin, zer dira emozioak? Zergatik sentitzen ditugu? Galdera hauei erantzuna emateko, artikulu interesgarri bat aurkitu izan dut, non emozioak zer diren azaltzen digun eta emozio motak sailkatzen dituen. Hauxe da
artikuluaren jatorria.
Aurreko sarreretan kontatutakoa eta gai berria lotzeko honelako eskema hau aurkeztuko dizuet:
Eskema youtuben dagoen bideo batetik aterata dago:
http://es.youtube.com/watch?v=3xbpTd8PmRIAurretik ikusi izan genuen adimen intrapertsonala eta adimen interpertsonala zer ziren eta nolako garrantzia zeukan batez ere bigarren honek gaitasun sozialak garatzeko, hau da, gure ikasleek haien artean harreman onak izateko. Beraz,
EMOZIOZKO ADIMENAK erlazio zuzena dauka bi adimen mota hauekin eta kontuz ibili beharko gara adimen mota hauek gure ikasleekin garatzean. Kontuan izan behar dugu emozioek duten garrantzia, eta horretaz mintzatuko gara orain.
Emoziozko adimenari buruzko ikerketarik sakonena
Daniel Goleman-ek egin zuen eta hainbat liburu idatzi zituen horren inguruan.
Emozionalki inteligenteak izatea da gure helburua, baina zer lortu behar dugu? Zer nolako ezaugarriak izan behar ditu emozionalki inteligente den pertsona batek?
Oso ondo adierazten digu eitblogs.com. Blog batean Rovira F. (1998) idatzitako artikulu baten laburpena egiten da: