2008/10/26

Blogaren gaia: Inteligentzia intrapertsonalatik abiatuko gara.

Orain dela mende bat, Alfred Binet deitutako ikertzaile bat eta bere taldea, adimenari buruzko lehen ikerketak egiten hasi ziren. Frantziako gobernuak eskoletan zegoen porrota ikertzeko eskatu zieten eta horren ondorioz adimenaren kontzeptua definitzen hasi zen. Horrekin batera adimena hau neurtzeko test ezberdin batzuk ere agertzen hasi ziren. Beraz, momentu honetan adimen bakar bat zegoela uste zen. Baina ideia hau nahiz eta ikertzaile askok onartu, ez zuen asko iraundu.

Urte batzuk geroago, Howard Gardner, teoria oso ezberdin bat planteatu zion munduari. Adimen bakar eta objektibo horren ideia alde batera utzi zuen, eta adimen anitzak dauden ideia berria zabaldu egin zuen. Ideia guztiz berria izan zen hau, baina guztiz ikertuta. Adimen bakar batetik, gutxienez zazpi adimen ezberdin izatera pasatu ginen, eta horien artean hauek nabarmendu behar dira:


  1. Adimen linguistikoa
  2. Adimen logiko-matematikoa
  3. Mugimenduzko adimena edo zinetikoa
  4. Adimen espaziala
  5. Adimen musikala
  6. Adimen intrapertsonala
  7. Adimen interpertsonala

Hona hemen gai honi buruzko monografia on bat: Adimen anitzei buruzko monografia.

Eredu honetatik abiatuz hainbat ikerketa berri egin izan dira, eta inteligentzia berriak ikertzen hasi da ere. Baina gure gaia ez da izango adimen ezberdin hauen inguruan aritzea. Gure gaian adimen mota batetik abiatuta abiatuko gara, adimen interpertsonaletik hain zuzen ere. Adimen hauen definizioak nahiz eta asko izan, guk autore batek emandako definizioetan oinarrituko gara. Leheneik eta behin autore horren berri nola izan nuenn azaldu nahiko nizueke.

Orain dela hilabete batzuk, Hezkuntza Ildo Berriak fundazioak antolatutako kongresu batera (Desiguales, desberdinak) joan nintzen. Honetan hainbat gaia tratatu ziren eta hainbat hizlari famatu etorri ziren hizketan. Baina niri batez ere hizlari baten hitzaldia gustatu zitzaidan: Manuel Segurarena hain zuzen ere.